Xake jaialdi solidarioa antolatu du Marlaxka Xake Klubak iganderako, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro kalean. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak informazioa banatuko du eta bildutako dirua elkarte horrentzat izango da. Marlaxkako maisu gazteen kontra xakean aritzeko aukera izango da.
Marlaxka klubeko jokalarietako batzuk
Xake jaialdi solidarioa antolatu du Marlaxka Xake Klubak iganderako, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro kalean. Arnasak, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak informazioa banatuko du eta bildutako dirua elkarte horrentzat izango da.
Noski, xakean aritzeko aukera izango dela esan dute Marlaxkakoek: “Bertan klubeko Ander Tafall eta Daniel Garmendia ariko dira bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen. Gipuzkoako etorkizun handiko xake jokalariak ditugu, lehena alebina, eta jubenila bigarrena”. Elkarteko gainontzeko kideak han izango dira, jokatzera animatzen direnei laguntzeko prest.