Igandea egun historikoa izan zen pasakako pilota lehian. Txost-ek uste duenez, lehenengoz bi emakume bikote pilota modalitate horretan lehian aritu ziren Kontzejupean, Aranburu ahizpak, Ainhitze-Mujikaren kontra. Bigarrenek irabazi zuten, 9-1.
Aranburu ahizpak eta Ainhitze-Mujika pasaka jokalariak
Igandea egun historikoa izan zen pasakako pilota lehian. Txost-ek uste duenez, lehenengoz bi emakume bikote pilota modalitate horretan lehian aritu ziren Kontzejupean, Aranburu ahizpak, Ainhitze-Mujikaren kontra. Bigarrenek irabazi zuten, 9-1. “Historikoa izan zen partida hau. Guk uste dugunez behintzat, lehen aldia da eskuzko pasakako txapelketa batean emakumeek parte hartzen dutena. Aro berri bati eman zaio hasiera partida horrekin”, esan dute txapelketaren antolatzaileek. Bide hori emankorra izatea espero dute.
Partida hori Oiartzungo III. Pasaka Txapelketaren barruan jokatu zuten. Lehia gehiago izan ziren ere aurreko igandean, honako emaitzekin:
Txapelketa herrikoian:
- Sorondo-Orbegozo 11/Zabala-Karzedo 10
- Sorondo Orbegozo 9/Mendizabal anaiak 6
Lehen Mailan:
- Lizaso-Arruti 11/Odriozola-Aranburu 9
- Chiapuso-Aldazabal 7/Loitegi-Lizaso 11
Hilaren 6an, igandearekin, jokatuko dituzte hurrengo jardunaldiko partidak. Ondokoak dira (10:30ean hasiko dira):
Txapelketa herrikoian:
- Ondaro-Mujika/Mendikute-Barrenetxea
- Leonet anaiak/Azpiroz-Mindegia
Lehen Mailan:
- Perez-Arzelus/Lizaso-Arruti