Bagues, bigarren txirrindularien Elite mailako Espainiako txapelketan
Asteburuan jokatu dituzte txirrindularitzako Espainiako txapelketak Ponferradan (Gaztela-Leon), eta elite mailako lasterketari dagokionez, Aritz Bagues errenteriarrak paper ona egin du. Izan ere, zilarrezko domina lortu du Cristian Cañadaren atzetik. Profesionalekin batera lehiatu ziren elite mailakoak, eta Ion Izagirre irabazlearengandik minutu erdira sartzea lortu zuen, 26. postu absolutuan.