Behiekin gozatu dute txikienek
Santiagoko Jai Alai pilotalekua jendez gainezka egon da gaur goizean. Abere lehiaketa, herri kirolak, bertsolariak, trikitilariak eta beste hamaika jarduera izan dira bertan. Herritar ugari hurbildu da giroaz gozatzera, baina hala ere, 13:00ak aldera botatako euri zaparradak pilotalekua hutsik gelditzea eragin du.
Arratsaldean zehar ere, Dantza Solteko Txapelketa eta erromeria izango dira 18:00etatik aurrera. Ordu berean, eskupilota partida profesionala jokatuko dute Uranzu pilotalekuan.
Bestalde, prezio murriztuak izango dira gaurkoan Ficoban kokatutako karruseletan.
Gaur gaueko su artifizialek eta ohikoa bihurtu den bakarrizketa saioak bukaera emango diete 2014ko sanmartzialei. Su artifizialak 22:45ean hasiko dira eta bakarrizketa, 23:15ean, Santiagoko frontoian.
Azpikoa da gaur goizeko argazki bilduma.
-
-
2014ko Baserritar Eguna