2014/7/1

Arraunketa olinpikoko txikienek nagusien uhara jarraitu nahi dute

Espainiako Haur eta Kadete mailetako Espainiako Txapelketa egingo dute asteburuan Sevillan eta Hondarribiak eta Santiagotarrakek 23 ontzirekin parte hartuko dute. Bi klubetako nagusiek eta gazteek zilarrezko domina bat eta brontzezko bost lortu zituzten duela bi aste Banyolesko urtegian eta Borja Portos 23z azpiko Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago.

admin
2014ko Baserritar Eguna

Udako ordutegiari ekin diote liburutegiek

Irailaren 5era arte ondoko ordutegiak izango dituzte liburutegiek, eta tartean oporrengatik itxita ere izango dira:

admin

Bukatzear daude Euskadi Etorbidea asfaltatzeko lanak

Atzo Arrandegi kalera arteko zatian aritu ziren asfaltatze lanetan Trintxerpeko kale nagusia eraberritzeko lanak bukatzear daude. Atzo arratsaldean Azoka eta Arrandegi kalearen sarrera arteko zatian aritu ziren lanean.

admin

Albaolak Euskal Herria ordezkatuko duen iola aurkeztu du

Xabier Agotek, Aitor Edrosok eta Brian McClellanek gidatu zuten aurkezpena Atzo ziren uretaratzekoak, baina ezinezkoa izan zen. Azken ukituak baino ez dira falta uztailean Bretainiako Morbihanen egingo duten Internacional Atlantic Challengean Euskal Herria ordezkatuko duen iola bukatzeko, baina hala ere, atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean, besteak beste proiektuan parte hartze garrantzitsua izan duen Brian McClellanek AEBera itzuli behar duelako. http://youtu.be/o1h5rvv5tW0

admin

Txotxongilo emanaldia izango da bihar Kasino Zaharreko lorategietan

Udalak eta Tolosako Topic zentroak bost emanaldi programatu dituzte datozen asteetarako. Harresi gaineko lorategietan egingo dituzte, asteazkenetan, 19:00etan eta euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan.

admin

Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du DYAk

Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoko (DEA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du hilaren 14an eta 15ean Soroetagaineko egoitzan. Matrikularen kostua 90 eurokoa da, eta izena emateko interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.

admin

Sanmartzialak. Uztailak 1eko egitarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien asteleheneko ekitaldiak.

admin

Gazte asanbladaren bilera, Puntaleko eskola zaharrean

Gaur, asteartea, bilera egingo du Hondarribiko Gazte Asanbladak gazte xaia-n (Puntaleko eskola zaharreko lokalean), besteak beste, "abordaia, gazte eguna eta jaietako beste hainbat gauza antolatzeko". 19:00etan hasiko da.

admin

Gaur hasiko dira Oiartzunen auzoetako batzarrak

Auzoetan egindako lanen berri emateko, eta gauzatu ez direnen egoera zein den azaltzeko auzo batzarren erronda egingo du udalak azte honetan, gaurtik hasita.

admin

Bizi Badiako informazio bulegoa, itxita

Ostirala bitartean itxita egongo da Bizi Badia informazio bulegoa. Hortik aurrera, hauexek ordutegiak:

admin

Kultur egitarauetarako diru laguntzak eska daitezke

Hilaren 15era arte zabalik da kultura egitarauetarako diru laguntzak eskatzeko epeaa. Oinarriak eta eskaera orria udalaren webgunean edota Kultura eta Hezkuntza Sailean eskuratu daitezke

admin

Haurraren Eguna ospatuz bukatu dira sanpedroak

Bukatu dira sanpedroak. Jaien azken egunean haurrak izan ziren festetako protagonistak. Herri bazkaria, puzgarriak, aparraren festa, buruhandiak.... egitarauaren jarduera gehienak izan ziren haientzat propio antolatuak

admin

'El hombre más rico del mundo' barietate ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean

El hombre más rico del mundo barietate ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean, hilak 4, Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da. Tokia hartu behar da, baina, lehenago.

admin

Sanmartzialak. Uztailak 1eko Urdanibia plazako egitaraua

San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren astearteko ekitaldiak.

admin
Gehiago