Esther Boticariok eskuratu du argazki onenaren saria Jesus Hospitaler Argazki Rallyaren hirugarren ekitaldian. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatzen du lehiaketa, eta epaimahaia honako lagun hauek osatu dute: Irati Aizpurua (Valentin foto/bideoa), Angel Conde argazkilariak eta Kepa Gonzalez katiuskak.comeko argazki eta bideo estudioko kideak. Hau da palmares osoa:
Bilduma onenak
- Saria: Esther Boticario.
- Saria: Garazi Irigoien.
- Iñaki Vicente.
Gaikako argazki onena
- Zeregin sozioekonomikoa: Santi Garcia.
- Argi-itzalak: Imanol Manterola.
- Paisajea: Nerea Carazo.