Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du DYAk
Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoko (DEA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du hilaren 14an eta 15ean Soroetagaineko egoitzan. Matrikularen kostua 90 eurokoa da, eta izena emateko interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.
Hondarribiko DYA elkarteak Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoko (DEA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du hilaren 14an eta 15ean, Soroetagaineko egoitzan, 10:00etatik 12:30era. “Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta desfibriladoreak erabiltzen irakatsiko da”, esan dute DYAko arduradunek da.
Herritar guztientzat irekia dago, aurretik osasun ezagutzarik ez delako behar, baina bereziki interesgarria da eremu jendetsuetan lan egiten dutenentzat: “Ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak, bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat, baita arriskuzko lanbideetan, gaixoekin, ordena publikoko zerbitzuetan eta segurtasun-gorputzetan, Babes Zibileko talde, suhiltzaile, osasun sorospeneko eta erreskate taldeentzat…”.
Matrikularen kostua 90 eurokoa da, eta prezio horren barne dago ikastaroaren eduki guztiak jasotzen dituen eskuliburua. DYAk gehitu duenez, ikasle kopurua mugatua da, “ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izena emateko interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.