Albaolak Euskal Herria ordezkatuko duen iola aurkeztu du
Xabier Agotek, Aitor Edrosok eta Brian McClellanek gidatu zuten aurkezpena Atzo ziren uretaratzekoak, baina ezinezkoa izan zen. Azken ukituak baino ez dira falta uztailean Bretainiako Morbihanen egingo duten Internacional Atlantic Challengean Euskal Herria ordezkatuko duen iola bukatzeko, baina hala ere, atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean, besteak beste proiektuan parte hartze garrantzitsua izan duen Brian McClellanek AEBera itzuli behar duelako. http://youtu.be/o1h5rvv5tW0
Atzo ziren uretaratzekoak, baina ezinezkoa izan zen. Azken ukituak baino ez dira falta uztailean Bretainiako Morbihanen egingo duten Internacional Atlantic Challengean Euskal Herria ordezkatuko duen iola bukatzeko, baina hala ere, atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean, besteak beste proiektuan parte hartze garrantzitsua izan duen Brian McClellanek AEBera itzuli behar duelako. Bere parte hartzea eskertu zioten atzoko aurkezpenean, eta agurra bertsotan kantatu Jon Maiak. Aurretik, baina, Albaolako Buru Xabier Agotek eta proiektuan hasieratik egon den Aitor Edroso gazteak hitz egin zuten ontziaren nondik norakoak azaltzeko. Aurkezpena bukatuta bisita gidatuan izan ziren aurkezpenera bildutako herritarrak.

