Sanmartzialak. Ekainak 29ko egitarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien igandeko ekitaldiak.

  • 08:00 San Pedro eguneko diana hiriko zenbait auzotan, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
  • 08:00 Txingudiko Dultzaineroen eskutik diana hiriko zenbait auzotan.
  • 09:30 XCV. San Pedro Txirrindularitza Sari Nagusia Colon pasealekutik. Helmuga, leku berean 13:00ak aldera. Antolatzailea: Irungo Txirrindulari Elkartea.
  • 10:30 Udalbatza San Juan plazatik abiatuko da Junkal Andre Mariaren Elizara, Txistularien Udal Bandak, Irun Hiria Musika Bandak eta Irungo Atsegiñako Erraldoiek lagunduta.
  • 11:00 Meza nagusia Junkaleko Andre Mariaren Parrokian. Bertan izango da udalbatza.
  • 12:00 Mezaren ondoren aurreskua dantzako du udalbatzak Junkaleko plaza txikian.
  • 12:00 Irun Hiria Musika Bandak San Pedro eguneko ohiko kontzertua emango du San Juan plazako arkupeetan.
  • 20:00 Txaranga Peña Poteo Urdanibia inguruan.
  • 21:00 Kalejira Txanaleta plazatik. Colon pasealekua zeharkatu eta San Juan plazan bukatuko dute. Irun Hiria Musika Bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
  • 21:30 Los Tranquilos erdialdean.
  • 22:00 Lastargien oroitzapen ekitaldia. Gipuzkoa hiribideko anbulatoriotik atera eta Artaleku, Karrika Nagusia, San Juan, San Martzial, Sargia, Larretxipi, Ermita eta Arbesko Errota kaleak zeharkatu ondoren, Artigako zubian bukatuko dute. Antolatzailea: Pagoki Gazte Elkartea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.