Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

92 aitzindari ditu .eus domeinuak

admin
Bidasoa
2014/06/28
92 aitzindari lortu ditu .eus domeinuak. Erronka bete du PuntuEus Fundazioak eta horren aurkezpena egin du gaur eguerdian Bilbon. Joan Mari Torrealdai fundazioko presidenteak “eskerrik beroenak” eman nahi izan dizkie “.eus domeinuaren aitzindari izateko erabakia hartu duten 92 entitateei”. 92 erakunde horien artean, orotariko arlotan lan egiten duten entitateak daude: 9 enpresa, 23 erakunde publiko, 14 hedabide eta euskal kulturgintzaren barruan lan egiten duten beste 46 erakunde. Hala, HITZA-k bat egin nahi izan du proiektuarekin eta aurrerantzean www.hitza.eus izango da helbidearen izendapen berria. Izan ere, gaurtik abenduaren 3ra bitartean, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean alegia, soilik aitzindarien webguneek erabiliko baitute domeinu berria. Lehen fasea Aitzindarien Programaren “berebiziko garrantzia” azpimarratu nahi izan du Torrealdaik gaurko aurkezpenean: “Batetik, duela bi hilabeteko aurkezpenean jartzen genituen bi helburuengatik: .eus domeinuaren sustapena eta bultzada ekonomikoa”. Zentzu horretan, ekarpenak era ekonomikoan edo espezietan egiteko aukera zegoela azaldu du. Horri esker, “zabalpenerako kanalak eta euskarriak modu esponentzialean hazi zaizkigu eta, era berean, .eus proiektuak orain datorkion bidearen hasiera duintasunez egiteko adina bultzada ekonomiko jaso du”, gaineratu du. Proiektuaren “izaera inklusiboa” nabarmendu nahi izan du Torrealdaik bestetik: “92 entitate hauen artean ematen den maila guztietako aniztasuna .eus domeinuaren izaera inklusiboaren isla zuzena dela uste dugu”. 92 aitzindarietatik zazpi izan dira gaurko aurkezpenean, hala nola: Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga zuzendaria; Hekimeneko Alberto Barandiaran zuzendaria; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Cristina Uriarte sailburua; Atlhetic Clubeko Jon Berasategi zuzendari orokorra; AEKko Mertxe Mujika koordinatzaile nagusia; Hendaiako Herriko Etxeko Euskara eta Hizkuntza Politika arloko Michelle Mounios-Adurriaga arduraduna; eta Euskalteleko Harreman Instituzionaletarako Nerea Enbeitia arduraduna. Abiarazte-aldia Aitzindarien fasearen ondotik, hurrengo urratsa irailaren 16tik aurrera egingo du fundazioak Abiarazte-aldia izeneko fasean. Egun horretan hasita eta azaroaren 18ra arte domeinu berria erabili nahi duten guztiek eskaera egin ahal izango dute, eta abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera martxan jarriko dira horiek guztiak. Aurkezpenean aurreratutakoaren arabera, abenduaren 3arekin batera, “egun berezi horretan .eus domeinuaren Fase Irekia edo Orokorra hasiko da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.