Santakrutzetan postuak jartzeko baimena eskatu daiteke
Santakrutz jaietan postuak jartzeko eskaera egin daiteke uztailaren 11 bitartean. Interesdunek Lezoko Udaleko erregistroaren bulegora jo beharko dute 08:00etatik 13:30era. Postua jarri ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira: ekonomia jardueren gaineko zergan alta egitea, higiene eta osasun baldintzak betetzea, elikagaiak saldu behar dituztenen kasuan elikagai erabiltzailearen agiria izatea, udalaren baimena izatea, eta dagozkion tasak ordaintzea, azkenik.
Eskaera egiteko unean gainera eskatzailearen izen abizenak edo dagoen kasuetan sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, helbidea eta telefonoa eta instalazioen eta salgaien deskripzioa eman beharko dituzte interesdunek.