Gaur arratsean hasiko dira San Pedroko jaiak. Txupina Josepa Amilibiak botako du aurten, 20:00etan, eta hortik aurrera eta astelehenera bitartean atsedenik ez. Herri afaria, danborrada, eta Morgan &CO2ren kontzertuak dira, besteak beste, gaurko festaren osagaiak. Gauerdian, bestalde, Gay eta lesbianen bandera igoko dute udaletxean, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasun Eguna ospatzeko.
- 09:30 eta 12:30: Ondartxoko ontziolara bisita gidatuak, euskaraz.
- 17:00: Haurrentzako merienda, Portuko etxeetan.
- 17:30: Buruhandi eta erraldoiak eta txarangaren irteera.
- 18:30: Haurren danborrada Ninotarekin, Kalparratik.
- 20:00: Txupinazoa, Josepa Amilibiaren eskutik.
- 20:20: Luntxa, herriko plazan.
- 21:00: Helduen danborrada, herriko plazan.
- 22:30: Herri afaria, Antxetan.10 €. Txartela aurretik Antxetan hartu behar dira
- 00:00: Gay eta lesbianen Banderaren igoera, Estirekin, herriko plazan.
Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da,
eta urtero kolektibo hauek kalera irteten dira beren eskubideak aldarrikatzeko.
- Ondoren: Morgan & CO2 kontzertua ESTIrekin, oholtzan.
- Ondoren: JAVI DJ, oholtzan