Udal langileen kontratazioen gainean EAJk egindako akusazioei erantzun egin die gaur goizean. Alazne Kortak Barne Erregimen eta Kontratazio zinegotziak (Bildu) eta Jose Manuel Ferradas Aniztasun sailaren buruak (Ezker Anitza) agerraldia egin dute kultur aniztasun eta lankidetzarako teknikaria plaza sortu berriaren kontratazioaren prozesua "ohikoa eta zuzena" dela ziurtatzeko.
Errenteriako Udal Gobernu Taldeak udal langileen kontratazioen gainean
EAJk egindako akusazioei erantzun egin die gaur goizean. Alazne Kortak Giza Baliabideetako zinegotziak (Bildu) eta Jose Manuel Ferradas Aniztasun sailaren buruak (Ezker Anitza) agerraldia egin dute kultur aniztasun eta lankidetzarako teknikaria plaza sortu berriaren kontratazioaren prozesua “ohikoa eta zuzena” dela ziurtatzeko.
Kortak hautaketa prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu. Horrela, jaberik ez duen plaza baten edo urtebete baino gehiagoko ordezkapen egin behar denean, mahai batean biltzen dira langileen komitea zein saileko arduradun teknikoa. Bilduko zinegotziak zehaztu duenez, “gehienetan” langile finkoen artean barne kontsulta egiten dute, “promozionatzeko”. Gaineratu duenez, langile finkoren bat aurkeztuz gero ez da bermatzen postu hori beteko denik. “Ez baditu baldintzak betetzen edo probak ez baditu gainditzen, deialdi publikoa egiten dugu”, azaldu du Kortak.
Jose Manuel Ferradas eta Alazne Korta, kontratazioei buruzko argibideak ematen
Horregatik, prozesua “ohikoa eta zuzena” dela berretsi du, eta EAJko bozeramaile Maite Peñak egindako adierazpenak “okerrak eta intentzio txarrekoak” direla esan du: “Edozein erdi mailako teknikari bati 150 orduko gaiari buruzko formazio zehatza eskatzen zaio, unibertsitate tituluaz gain”. 2010eko apirilaren 13an, Gizarte Zerbitzuetako ordezkari zela, Maite Peñak Berdintasun teknikari plaza behin-behinean betetzeko “termino berberetan” egin zuela esan du: “Formazio eta tituluaz gain, ez zuten hizkuntza eskakizunik egiten, eta bi egun gehiago eman zituen kontsultarako. Hori bada malguagoa izatea…”.
Kortak Peñari galdetu dio ea zergatik esaten dituen “gezurrak” eta ea zer bilatu nahi duen atzoko adierazpenekin. “Barne hautaketa hau gardentasunez egin dugu, eta prozedura administratibo guztiak bete dira, horrelakoetan kontratazio mahaian adostutako terminoetan”.
“Akusazioak delitu izan daitezke”
Ferradasek gogorarazi Udal Gobernu Taldearen lana “Errenteria hobeago baten alde lan egitea” dela, eta bide horretan kritikak positiboei ongietorria emango dietela, “gure jarduna hobetze bidean, betiere objektibotasuna eta zehaztasuna badute”. Hala ere, Peñaren adierazpenak onartuko ez dituztela baieztatu du: “Egin dituen akusazioak delitu bezala tipifikatuak daude, Zigor Kodearen 404, 405 eta 406 artikuluetan. Ez badu esandako gezurtatzen, gobernuari prebarikazio administratiboa egozten dio. Abokatua da ofizioaz, eta hori jakin behar luke Peñak”. Ustezko prebarikazioaren frogak baditu, epaitegietara joan beharko lukeela esan dio Ferradasek bozeramaile jeltzaleari.
Ezker Anitzeko zinegotziak iragarri du ez dutela epaitegietara joko, baina “edozerk” balio ez duela esan du: “Berea bezalako akusazio fribolo eta arinengatik,
denak balio du teoriaren barruan sartzen direnak, bat baino gehiago auzitara eraman dute”. Berretsi du eurek ez dutela hutsik egin, eta herritarrek epaituko dutela udal gobernu taldea. “Harro esan dezakegu gure jardunean ez dagoela delitu zantzurik, eta oso larria iruditzen zaigu horrelako akusazioak egitea inolako frogarik gabe. Kezkatu egiten gaitu arduragabekeria horrek”. Era berean, bere jardunari buruzko hausnarketa egitea gonbidatu dute oposizioa.