San Pedro kalea berriro hiritartzeko lanak bukatzear daude, gaur goizean udalak jakinarazi duen bezala. Irailean hasi ziren eta 3.3 milioi euroko aurrekontua izan dute. Gaur azken ukituak ematen ari zaizkio obrari eta gutxi barru erretiratuko dituzte langileen etxolak Arrantzale auzotik.
Arrantzale auzoa, gaur

Arrantzale auzoan hainbat aldaketa egin dituzte obra probestuz, hala nola, aparkaleku batzuk kendu, zirkulazioa eta urgentziazko ibilgailuen pasaera errazteko. Hemendik aurrera, bertako bizilagunek baino ezingo dute Arrantzale auzoan aparkatu.