EAJk "gardentasuna" eskatu du udal langileen kontratazioan
Errenteriako EAJk “gardentasuna” eskatu dio udal gobernu taldeari udal langileen kontratazioan. Adierazi dutenez, gobernuak “lanpostu bat sortu du, kulura aniztasun eta garapen lankidetzarako teknikariarena hain zuzen, urtean 40.000 euroko ordainsaria izango duena”. Jeltzaleen esanetan, “kezkagarria” da lanpostu hori betetzeko prestakuntza maila “baxua” izatea: “Nahikoa da aniztasunari buruzko 150 orduko ikastaroa egitea, eta gainera ez du presentziala izan behar. Halaber, ez da ingelesa eskatzen eta frantses maila, oinarrizkoa”.
Peñak esan du barne promozioa dela, eta gainontzeko errenteriarrek parte hartu ezin dezaketela salatu dute. “Udal langileek orain dela astebete konturatu ziren lan eskaintzaz”, gaineratu du. Horregatik, uste du bi gauza gerta daitezkeela: “inork lanpostu hori ez lortzea, edo dagoeneko postuak izena izatea, herri administrazion horrelakoak egitea oso larria da”.
Lankidetzarako laguntzei buruz ere aritu da EAJko zinegotzia. Bere ustez, “Bilduk gaizki kudeatu du gai hori, iazko diru laguntzak ez baitira ebatzi eta aurtengoen deialdia ez dutelako atera”. Gogorarazi nahi izan du abenduan salaketa bat egin zuela bere taldeak: “Udal gobernuak enpresa bat kontratatu nahi zuen laguntzak kudeatzeko, udal langileek lan hori egin zezaketenean. 11.000 euro erabili zituen enpresa kontratatzeko, eta beste 279.000 euro azterketa txosten eta planak egiteko”.