Antxoko gaztetxean aurkeztuko du gaur Harremantxok jai parekideak aldarri landu duten Gurekin jai bideoklipa. Hainbat emakume antxotar bildu dira eta jaietan dantzatzeko aproposa den abestia baten bertsioa egin dute, sanferminetan erasorik gabeko gunea aldarrikatzeko. Gaurko aurkezpenaren ondoren, sare sozialetatik zabalduko dute bideoklipa.
EAJko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagaia Nahikari Oterminek Pasaiako haurren jolastokien "egoera txarraren" inguruko kezka azaldu du prentsa ohar baten bidez. Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Donibane eta Trintxerpeko zenbait parkeen "egoera tamalgarria" da eta haurrentzako arriskutsuak izan daitezkeelako kezka agertu du. Horregatik, Bilduko gobernuari jolastokien egoera hobetzera bideratutako diru partidak osorik erabiltzea eskatu dio.
San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren osteguneko ekitaldiak.