Ahultasun egoeran dauden enpresei bideratutako Garaituz plana abiatu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidasoa Bizirik erakundearen bitartez martxan jarritako talka plana da Garaituz. Ahultasun egoeran dauden Hondarribiko eta Irungo enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntza programa da, eta manufaktura-industriari bideratuta dago batez ere.
Zentzu horretan, aholkularitza talde batek ahultasun egoeran dagoen enpresaren diagnosia egingo du, eta ondoren, identifikatutako ahultasunei aurre egiteko ekintza plan bat hitzartuko du enpresaren zuzendaritzarekin. Horrez gain, diputazioaren beste laguntza programetan parte hartzeko aukera ere izango dute parte hartzen duten enpresek.
Bidasoa Bizirik agentziatik azaldu dutenez, zailtasun horiek “edozein motatakoak izan daitezke: finantzarioak, bezeroekiko menpekotasuna, ondorengotza…”. Epe motzean arriskuan egon daitezkeen enpresek laguntza planera jo ahal izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 63 30 76 tepefono zenbakira jo dezakete interesatuek.