Irungo Udalak 2014ko San Pedro eta San Martzial jaietan zehar herritarraren arretarako zerbitzuen ordutegiak zehaztu ditu.
- Haz bulegoak: Jendearentzat zabalik egongo dira larunbatean (hilak 28), 09:30etik 13:00etara. Itxita egongo dira bestalde igandean, astelehenean eta asteartean (ekainak 29 eta 30, eta uztailak 1).
- 010 telefonoa: Larunbatean (hilak 28) martxan egongo da, 08:30etik 13:30era. Ez da zerbitzurik izango ekainaren 29an eta 30ean, zein uztailaren 1ean.
- Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak: Ekainaren 28an eta 29an zabalik egongo dira, 09:00etatik 14:00etara. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean bestalde, itxita egongo dira.
- Igazte eta Zerga-bilketa bulegoa, zein Ikust Alai udal liburutegia: Ekainaren 28an, 29an eta 30ean, zein uztailaren 1ean itxita egongo dira.