Errenteriako PSE-EEk eta gazte sozialistek Udako Jaiaren bigarren ekitaldia egin zuten pasa den larunbatean, Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Jaiarekin pozik daude antolatzaileak, “arrakasta” izan zela esan baitute.
Haurrentzako jolasak eta tailerrak eta pintxo potea egin zituzten, musikak lagunduta. Hurbildu ziren lagunak eskertu nahi izan dituzte sozialistek, baita Alevines Vascos eta Atlas elkarteak ere, jolasen antolakuntzan laguntzeagatik.
Haur jolasak eta pintxo potea izan ziren Udako Jaian.