San Martzialera igotzeko zerbitzu bikoitza izango da hilaren 30ean
Bi autobus zerbitzu antolatu ditu Irungo Udalak herritarrak San Martzialera hurbil daitezen datorren astelehenean. Lehena, Udaltzaingoaren ondoko Antonio Valverde kaletik aterako da, 10:00etatik 14:30ak bitartean. 1,5 euroan finkatu dute bidaiaren prezioa eta momentuan bertan ordaindu beharko da.
Beste zerbitzuari dagokionez, Iparralde hiribideko Gernikako Arbolaren parketik aterako da 10:30ean. Zerbitzu bakarra eskainiko du autobus honek eta txartela aldez aurretik erosi beharko da Luis Marianoko Turismo Bulegoan. Hilaren 28ra arte eskuratu ahal izango dira txartelak.