Bi herrietako senidetze batzordeko eta udaletako ordezkariak
Oiartzun-Karaez Senidetza Batzordeak jakinarazi du aurten oiartzuarren ordezkaritza Karaezera joateko bidairik ez dela antolatuko. Izan ere, apirilaren bukaera eta maiatza hasieran Karaezko kideak herrian izan ziren senidetzaren 20. urteurrenean parte hartzen oiartzuarrekin batera, eta kontuan hartuta bidaia bi urtetik behin egiten dela, aurten ez egitea erabaki dute.
Horren harira, batzordeak eskerrak eman dizkie senidetzearen urteurrenean parte hartu zuten guztiei.