Desira, Jabato Lopez eta Pick a bear taldeek jokatuko dute 2014ko Musikirun Maketa Lehiaketaren finala. Ficoba erakustazokan finkatu dute hitzordua, 22:00etan hasita. Kontzertuak bukatuta azken sailkapena jakitera emango du epaimahaiak.
Ondokoak dira aurtengo lehiaketaren sariak:
- 1. saria: Mini Lp baten grabazioa.
- 2. saria: Maketa grabazioa.
- 3. saria: Single baten grabazioa.
- Gazte saria: 400 euro edo hori musika material aldatzeko aukera.