
Gaztelu puzgarriak Katea-Landetxan
Gaztelu puzgarriak, haur jokoak, zezen mekanikoa, giza futbolina… jarri dituzte gaur goizean Landetxa-Katea auzoko pilotalekuan eta Palmera-Monteron. Dena prest egon bitartean zain izan dira umeak eta goiz zein arratsaldez bertan jolasteko gogotsu agertu dira.
Anaka-Puiana eta Behobiako txikienen txanda izan zen atzokoan. Bihar bestalde, Larreaundi eta Alde Zaharreko haurrena izango da, Eguzkitza ikastetxean.