Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak zabalik du arlo horretako diru laguntzak eskatzeko epea, uztailaren 1era arte. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura edo jaietako jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeek, Hondarribian errotutako pertsona, edo entitateek. Deialdiak ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira. 24.000 euro bideratuko ditu udalak horientzako.
Uztailaren 1a baino lehen BAZen eman behar dira eskaerak. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte dago zabalik BAZ, udako ordutegiarekin baitago jada.