Karnaba otxoteak Donostiako orkestra barrokoaren 40. urtemuga abestuko du
Errenteria-Oreretako Karnaba otxoteak kontzertua emango du larunbatean Donostiako udaletxeko aretoan, larunbatean, 20:00etatik aurrera. Hiriburuko orkestra barrokoarekin batera ariko dira, 40 urte betetzen dituztela ospatzen ari baitira.
Kontzertuak bi zati edukiko ditu. Lehenengoan musika barrokoa entzun ahal izango da, Francisco Herrero biolin bakarlariarekin Bigarren zatian euskal kantuak interpretatuko ditu Karnabak.