Astelehen arratsean, euripean, aurkeztu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak bere trainerua. Elkarteko arraunlariak bertan zirela sasoi berrirako asmoen berri eman zuten arraun elkarteko kideek, bai lehen traineru zein bigarrenarena. Neguan lan ona egin dutela nabarmendu zuten taldeko arduradunek, eta horrez gain, emakumeen trainerua ateratzea ezinezkoa izan zaielako pena agertu zuten.
Ondoko argazkia
Viking Fans Arraun-en Facebooketik hartua dago.

Hondarribiko arraunlariak, aurkezpenean