Arraztaloren postu bat xanistebanetan
Arraztalo elkarteak ohiko batzarra egingo du uztailaren 2an, 19:00etan hasita Altzibarren duen lokalean. Gai zerrendan diru kontuen azalpena, kudeaketa lanen berri ematea eta egindako jardueren balantzea egitea daude.
Bilera irekia da, Arraztaloko eta kontsumo taldeko partaideentzat, baita elkartetik kanpoko edonorentzat. Gaixo psikikoekin egiten ari diren lanaren berri jakin nahi duenak horretarako aukera izango du aldi berean.