
Sakabanaketaren aurka lehiatu dira gaur goizean
Euskal preso eta iheslarien aldeko zenbait jarduera izango dira sanmartzialetan zehar. Horren harira, Sakabanaketaren Aurkako I. Pala Txapelketa egiten ari dira goizean zehar Uranzu pilotaleku txikian. Zortzi bikote lehiatu dira bertan eta irabazleek, afari bat eskuratuko dute Urdanibia plazan aukeratzen duten jatetxe edo tabernan.
Etzi bestalde, hileko azken ostiraleko presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, 20:00etan. Zapi gorriekin bertaratzeko eskaria egin dute antolatzaileek.