Soto del Real espetxera eraman dute Fermin Vila preso irundarra
Ostiralean espainiaratu zuen Erresuma Batuak Fermin Vila Fermo preso irundarra. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku gelditu zen euskal presoa, eta momentuz, bere aurkako karguak zeintzuk diren argitu ez badute ere, tokiko zenbait mediok Soto del Realeko espetxean dagoela adierazi dute.