Preso eta iheslariak oroitzeko, espetxe erreketa egin dute
Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, urtero egin ohi den preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak.
- Sakabanaketaren Aurkako I. Pala Txapelketa Uranzu frontoi txikian, 10:00etatik aurrera.
- Hileko azken ostiralarekin bat eginda, zapi gorriekin elkarretaratzea Zabaltza plazan, 20:00etan.
- Elkartasun argazkia Peña kaleko eskaileretan, 19:30ean.
- Preso eta iheslarien aldeko deskarga eta topa Moskun, 12:30ean.