Haur danborradak girotu ditu Donibaneko bazterrak
Txarangaren musikak lagunduta astindu dituzte danborrak gaur eguerdian Donibaneko txikiek. Meipitik plazara bidea egin dute, gurasoak eta aiton-amonak lagunduta, eta behin plazara iritsita azken asteotan entseguetan ikasitako doinuak jo dituzte, udaletxe aurrean. Danborradako argazkiak, sanjoanen atalean, irudietan. http://youtu.be/FJX7au7AYhY