
San Joan sua
Jende andana bildu zen atzo San Juan plazaren inguruan festa giroaz gozatzeko prest. 19:00ak aldera ekin zioten San Joan arbola jartzeari eta horren ondotik, jaien usaina geroz eta gertuago sumatzen zen. Txarangak, buruhandiak, erraldoiak eta majoretak gora eta behera aritu ziren San Joan bezpera alaitzen. Ordurako euria ari zuen arren, jende gehienak jaien hasierari eutsi eta bertan gelditzea erabaki zuen.
Diego San Jose gidoigileak agur ofiziala burutu zuen udaletxeko balkoitik. Umorez ekin zion
8 apellidos vascos filmaren gidoilariak pregoia irakurtzeari: “Ez dakit Sevillak kolore berezia duen, baina Irunek kolore ezberdina duela argi dago”. San Juan plazaren inguruan bildutakoen barre algarak ozen entzun ziren diskurtsoak iraun bitartean.
Udaleko kideak balkoitik jaitsi zirenean piztu zuen Jose Antonio Santano alkateak sua, eta desio baten ondorioz-edo, handik gutxira gaztetxo batek San Joan arbolan kokatutako bi diru poltsak hartzea lortu zuen.
Urteroko usadioa errepikatuta hasi ziren atzo 2014. urteko San Pedro eta San Martzial jaiak.
Atzoko argazki galeria
bertan ikus daiteke.