Dantza sensibilizazioaren kanpainaren baitan, Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak elkarlanean Erromeriko dantzak ikastaroa egingo dute uztailaren 15ean. Aiko Maiko taldeak emango du ikastaroa, kontserbatorioko hirugarren solairuko dantza areto nagusian, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroa doan izango da, eta izena eman nahi dutenek
dantza@kukai.info helbidera idatzi beharko dute. Erromeria Egunari begira hiruzpalau mugimendu irakatsiko dituzte.