Urteko egunik luzeena izan zen atzokoa, eta usadio zaharrak dioen moduan, luzatu egin zen argia San Joan Suaren bitartez. Horrela, Herriko Plazan Ereintza dantza taldekoek
soka dantza dantzatu zuten, udal ordezkariekin, eta Iraultzakoek, berriz, Urdiaingo errituala egin zuten. Auzoetan ere egin zituzten suak, Errenteria-Oreretako zeruan ke geruza arin bat sortuz. Fanderian eta Gaztañon jaiei bukaera eman zieten suaren inguruan.
Gaztañoko San Juan sua