Antxoko sanjoan sua, Alkartasunak antolatuta
Urtero legez, hainbat belaunaldietako herritarrak eta Alkartasuna euskal dantza taldeko dantzariak batu ziren suaren inguruan dantzan. Denek dantzatu zuten Alpargata eta Urdiain, eta kantatu ere egin zuten, udako solstizioari ongi etorria emateko. Tokiko udal korporazioa ere batu zen ospakizunera. http://youtu.be/F138bFnHRTg