Donibanen bakarrik ez. Antxo, eta Trintxerpen ere izango da gaur san joan sua. Trintxerpen Gudarien Enparantzan piztuko dute sua, 20:00etan. Suaren inguruan musika eta dantza izango dira Trintxerpen. Antxon, Gure Zumardian bilduko dira udako solstizioa ospatzera. Urdiain eta Alpargata dantzatuko dituzte Alkartasuna Dantza Taldeko kideak eta herritarrak batera. 23:30ean piztuko dute sua Antxon. San Pedron, azkenik, Torrean piztuko dute sua.