Oiartzungo Udalaren eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen elkarlanari esker, herriko merkatari eta ostalariek udan ere zerbitzua euskaraz emateko baliabideak izango dituzte. Baliabideak emateaz gain, horiek baliatzera animatu dituzte ostalari eta merkatariak. Bereziki, merkealdia jartzen duten merkatariengana zuzendu dira.
Merkealdia abian jarriko duten komertzioei gutuna bidali diete informazio hori emateko.
Merkealdia edo
Eskaintzak jartzen duten kartelak, prezio zaharra eta berria erakusten duten txartelak, ehunekoen txartelak, edo baleak fakturak eta ordainagiriak egiteko talonarioak emango dizkiete hala nahi dutenei.
Ostalarien kasuan menuak eta kartak zuzentzeko edo euskaratzeko laguntza badutela gogorarazi diete ostalariei udalak eta Ttur-tturrek. Jatetxeetarako hiztegia jasotzeko aukera ere badute. Menua eta karta euskaraz dutenei Jatetxe honetan menua euskaraz dioen bereizgarria emango dietela nabarmendu dute.
Oraindik argibide horiekin gutunik jaso ez duen komertzio edo taberna/jatetxerik ez bada, hori lortzeko aukera badagoela esan dute, baita zuzenean informazio hori jasotzeko aukera ere, Ttur-tturrena deituz (943 26 01 82) edo
posta elektronikoa idatziz.
Bi erakundeek esan dute zerbitzua euskaraz eskaintzeak kalitatea hobetu eta bezero euskaldunekiko begirunea adierazten duela. Bezero euskaldunei komertzioetan nahiz ostalaritza guneetan euskaraz egiteko eskatu diete, eta hizkuntza erabiltzeko arazoak badaude, bertako arduradunari hori jakinarazteko.