Sanmartzialak. Ekainak 23ko egitarau ofizialeko ekitaldiak
San Pedro eta San Martzial jaien asteleheneko ekitaldiak.
- 12:00 Mendibil V. Patata Tortila txapelketa, Biteri plazan.
- 19:00 San Juan plazan, San Juan Arbolaren finkatzea eta Txistularien Udal Bandaren emanaldia.
- 19:30 Irungo Atsegiñako eta Bidasoko Txarangako buruhandiak eta erraldoiak Alberto Angera plazatik aterako dira, Txorimaloak Soinu Taldeak, Txingudiko dultzaineroak eta San Vicente de Paul Ikastetxeko Majoretteak lagunduta. Erdialdeko kaleak alaitu ondoren, Santiago kaleko pilotalekuan bukatuko dute.
- 20:45 San Juan plazan aurreskua suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik.
- 21:30 San Pedro eta San Martzial jaietako agur ofiziala udaletxeko balkoitik, Diego San Jose gidoilari irundarraren eskutik.
- 21:45 Alkateak sua piztuko du.
- 22:30 Erdialdean, Los Perolas fanfarrea.
- 22:30 Sky Beats taldearen kontzertua Ficoban.
- 23:00 Trumoiak ikuskizuna San Juan plazan, nahi duenak parte har dezake. Antolatzailea: Santiagoko Deabruak elkartea. Parte hartu nahi dutenentzako gomendioa: erabili arropa bakeroa edo kotoizkoa, lepo-itxikoa, mauka luzekoa, zapia, txanoa eta oinetako malguak eta itxiak. Udalak ez du ekitaldi honetan gerta litekeen inolako gorabeheraren erantzukizunik hartuko bere gain.
- 23:30 Musika animazioa Sambatuak taldearen eskutik Urdanibia inguruan.
- 24:00 Musika animazioa VHS Street Band taldearen eskutik erdialdean, Larunbat gaueko ikuskizuna eskainiko dute.
- 24:00 La Pegatina taldearen kontzertua Ficoban.