San Joan suek luzatuko dute eguna
San Joan bezperako ohitura zaharrari jarraituz, suak izango dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Errenteria-Oreretan ere; hainbat auzotan, gainera. Adibidez, Iztietan, Gaztañon edo Fanderian arratserako jai xumeak antolatu dituzte suaren inguruan. Herriko Plazako ekitaldian, berriz, ohiko soka dantza egingo dute, 22:00etatik aurrera. Udal ordezkariak bertan izango dira.