San Joan gaua, kai zaharrean
Azken urteetako ohiturari jarraituz, arraun elkarteko traineruen aurkezpena egingo dute astelehenean, San Joan bezperan. 20:00etatik musika bandak zortzikoa joko du kaleetan zehar eta 20:15ean hasiko da aurkezpena. Ondoren, Meaka dantza taldearen emanaldia izango da eta sua piztuko dute. Bukatzeko, zezen suzkoa izango da.