VIII. Quique Escalante Memorialaren argazki lehiaketaren gaineko xehetasunak zabaldu zituen Alarde Tradizionalak ostiralean. Aurtengo gaia San Pedro eta San Martzial egunetako arma ikuskatzea izango da eta interesa duten lagunek uztailaren 30era arte izango dute parte hartzeko aukera.
Hala, aurtengo gaian “orijinaltasuna” baloratuko duela epaimahaiak adierazi dute Alarde Tradizionaleko kideek. Zentzu horretan, hilaren 30ean San Juan plazan zein beste plaza guztietan hartutako argazkiak ez dituztela kontuan hartuko jakinarazi dute, “argazkilari profesional ugari biltzen baita bertan”.
Irungo Argazki Elkartearen (IAE) aholkularitza teknikoa jasoko du epaimahaiak argazkiak baloratzerakoan.
Sarien zerrenda
- 1. saria: diploma edo trofeoa, 300 euro eta 2015eko Alarde Tradizionalaren egitarauaren azaleko argazkia.
- 2. saria: diploma edo trofeoa, 200 euro eta 2015eko Alarde Tradizionalaren egitarauan agertzea.
- 3. saria: diploma edo trofeoa, 100 euro eta 2015eko Alarde Tradizionalaren egitarauan agertzea.
- Danborradaren sari berezia: diploma edo trofeoa, 100 euro eta 2015eko Alarde Tradizionalaren egitarauan agertzea.
- Gazteriaren sari berezia (8 urtetik 15era): oparia edo trofeoa eta 2015eko Alarde Tradizionalaren egitarauan agertzea.