Playmobil panpinekin osatutako erromatarren garaiko erakusketa hartuko du Oiassok
Asteazkenean hasita eta datorren azaroaren 2ra arte Romanorum Playmobil Populus izenpeko erakusketa ikusgai izango da Oiasso Erromatar Museoan. Playmobil jostailuko klik panpinekin osatutako erakusketa da eta gaztetxoenak erakartzea du helburu.

2.000 klik panpin erabii dituzte denera erakusketa osatzeko. “Eguneroko bizimoduaren eszenatokiak birsortzen dira, bai erromatar kai-hiri batean, bai herrixka indigena batean; esaterako, kanpamentu militarra, kaia, anfiteatroa gladiadoreekin, zirku bat koadriga-lasterketekin, termak, azokak…”, adierazi dute Oiassoko arduradunek.
Erakusketa ikustearekin batera, lehiaketa ezberdinetan parte hartu ahal izango dute Oiassora hurbiltzen diren gaztetxoak.