Parte hartzaileen talde argazkia
Emakumeetan Naiara Mayo, gizonetan Beñat
Txino, eta taldeka Beñat Sisniega, Xabier Txintxurreta eta Ion Dominguez. Horiek Astarloza Taldeak atzo antolatutako San Pedroko Herri Triatloian izan ziren irabazleak. Eta omenaldi bat ere izan zen: Astarloza Taldeak Ion Odriozolari omenaldia egin zion sariak banatu aurretik, duela gutxi Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan irabazle izan delako txirrindulari sanpedrotarra. Baina ohorea eraman zutenen gainetik, giroa da nabarmentzekoa atzoko triatloian.
Azken urteetan barrutiko jaien atarikoa izaten da triatloia. Eta aurten, gainera, azken urteetako parte hartzerik handiena izan du. Horrekin pozik daude Astarloza Taldekoak, haien ustez probaren helburua goiz atsegina pasatzea delako, “helburua ondo pasatzea izan zuten guztiek, eta batez ere, disfrutatzea”.
Ondokoak izan ziren parte hartzaileak:
Banakako proban
- Beñat Txino
- Joserra Isasa
- Julen Fernandez
- Alberto Iñurrategi
- Iban Cousillas Txipi
- Iñigo Muguruza Mugu
- Natxo Alejandro
- Xabier Txasko
- Mikel Salaberria Txala
- Naiara Mayo
- Asier Otaegi Xepote
- Haimar Sukunza
- Gonzalo Sukunza
- Ekain Azkune
- Xabier Carballo
- Oihan Azkune
- Mikel Astarloza
- Maddi Sukunza
Taldekako proban
- Beñat Sisniega-Xabi Txintxurreta-Ion Dominguez
- Asier Rekalde-Begoña Elola-Jon Rekalde
- Haritz Isasa-Alex Isasa-Luka Isasa
- Ion Bravo-Beatriz Amilibia-Angel Ferrara