Marlaxkako kideak, Sestaon
Marlaxka Xake Klubeko kide gazteenek lan eredugarria egin zuten atzo Sestaon, bertako I. Sustapen Txapelketan. Hala, Sub16 txapelketan Ibai Dorronsoro hondarribiarrak nahiz Jon Ander Santasek lehen postua konpartitu zuten, baina ezberdintze sistemagatik Marlaxkakoa lehena izan zen. Eta Sub12an, berriz, Ander Tafall eta Patxi Moreno hondarribiarrek lehen postua banatu zuten, nahiz eta ezberdintze sistemagatik lehena podiumaren lehen koskara igo. Josu Manterola laugarren izan zen bertan, eta hark galdu zituen partida bakarrak taldekideekin jokatutakoak izan ziren.
Sestaon Euskal Herriko eta kanpoko 8o bat xake jokalari bildu ziren. Hondarribiarren espedizioa Ibai Dorronsorok, Ander Tafallek eta Patxi Morenok osatu zuten, euren gurasoen laguntzarekin (Iñaki, Mikel eta Rafa). Marlaxkako presidentea ere Bizkai aldean izan zen.