Lezo-Donibane eta Galtzarabordako bidegorrien proiektuak finantzatuko ditu aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko bizikleta foru sarea osatzeko eta horren bidez bizikletaren erabilera areagotzeko 250.000 euroko diru laguntza prest du. Oarso Bidasoan, bi egitasmo diruz lagunduko ditu: Lezo-Donibane bidegorriaren egitasmoa idaztea (1.294 eurorekin, proiektua idazteko kostu osoa 3.884 eurokoa da), eta Galtzarabordako bidegorriaren proiektua idaztea (6.270 eurorekin; egitasmo osoa idazteko 19.000 euro behar dira).
Berez, egitasmo horiek udalek landu behar dituzte, eta aldundiak lehentasunen araberako ditu banaketa egin du.