Hegaluzearen aurtengo lehen salmenta egin dute Pasai San Pedroko portuan
Hegaluzearen kanpaina hasia da. Pasai San Pedroko Kofradiako Gaztelugatxeko Doniene ontziak hirugarren kanpaina du aurten, baina aurreko bi itsasaldietan Avilesko portura eraman du arraina. Iñigo Oronoz da ontziaren armadorea.

Gaur, kiloko 4,3 euroan saldu da hegaluzea, prezio ez oso altuan, baina, prezioaren gainetik produktuari eman nahi izan diote garrantzia Kepa Deun kofradiakoek. “Lehen sektorea biziberritu eta gure nortasuna babesteko, gizarteak erosteko ohituretan bertako Lehen Sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea” garrantzitsua dela azpimarratu du kofradiako idazkari Nerea Tejedorrek.