Datorren denboraldiko futbol 7 txapelketarako toki bat libre dagoela jakinarazi du kirol patronatuak
Duela astebete eskas bukatu zen Errenteria-Oreretako futbol 7 txapelketa, eta datorren denboraldian pentsatzen ari dira jadanik. Izan ere, Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, talde batek txapelketa utziko du eta, ondorioz, bere tokia hartzeko aukera izango dute interesatuek. Horretarako, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei dezakete (09:00etatik 14:00etara). Ligako 27 partidak jokatzeko 840 euro ordaindu beharko dira.