
Xenpelar Etxeko saioa
Hilaren 6an egin zuten Errenteria-Oreretan Oarsoaldeko bigarren bertso merienda. Bertan, Errenteria-Oreretako Xenpelar Bartso Eskolako, Lezoko Mañontziko eta Oiartzungo bertso eskolako partaideak izan ziren. Martxoan Oiartzunen egin zuten antzeko ekimena, eta horren arrakasta ikusita, bigarrena egin zuten hil honen hasieran.
Arratsaldean zehar hainbat jarduera egin ondoren, parte hartzaileak Xenpelal Etxera joan ziren bertan saioa egitera. Adin ezberdinetako bertsolaritza ikasleak bildu ziren bertan, eta bakoitzak bere trebeziak azaldu zituen oholtzaren gainean.