Fermin Vila 'Fermo' preso irundarra Espainiaratu dute

Vilaren aldeko elkarretaratze bat, Irunen (Argazkia: Angula Berria)

Vilaren aldeko elkarretaratze bat, Irunen (Argazkia: Angula Berria)

Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, Fermin Vila Mitxelena Fermo irundarra Espainiaratu zuen atzo (ostirala) Erresuma Batuak; Espainiako Poliziaren dibisio berezi batek egin zuen bidaia Erresuma Batutik Madrilera. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko du orain poliziak irundarra. 2010eko ekainean atxilotu zuten Vila Belfasten; bertan sukaldaria zen. 44 urte ditu. Bere estradizioaren kontrako hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabeteetan Irunen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.