Zenbait aldaketa burutu ditu udalak jaietako egitarauan

San Pedro eta San Martzial jaietako egitarau ofizialak zenbait aldaketa eta eransketa jasan dituela jakinarazi du Irungo Udalak.
  • Alberto Gorriz XV. lehiaketa bihar 09:00etatik 16:30era eta etzi 13:00etatik 19:00etara jokatuko da, Stadium Galen.
  • Jose Antonio Loidi Bizkarrondo eta Ricardo Alberdi kaleen artean hilaren 24ean izango den kontzertuan ez du Back taldeak joko, Black Moon taldea ariko dela baizik. 20:00etan izango da emanaldia.
  • Padel Indoor Bidasoak antolatutako gaueko padel lehiaketa hilaren 27an izango da eta ez 28an egitarauan agertu bezala. Lehiaketa 19:30ak eta 23:00ak bitartean garatuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.